Zure ekitaldiaren salmenta bultzatzen duen plataforma
Antolatzaileei, sustatzaileei eta enpresei laguntzen diegu sarrerak modu erraz, seguru eta eraginkorrean saltzen. Gure plataforma zure ekitaldiaren ikusgarritasuna maximizatzeko eta salmentak optimizatzeko diseinatuta dago, publikoarentzat erosketarako esperientzia arin eta intuitiboa eskainiz.
Kudeaketa tresna osoak eskaintzen dizkizugu zure ekitaldiaren salmentak, aforo kontrola, sarbideak eta datu giltzarriak denbora errealean kontrolatu ahal izateko. Gainera, ordainketa sistema seguruak, laguntza tekniko pertsonalizatua eta ekitaldi txikietatik ekoizpen handietara kudeatzeko prest dagoen azpiegitura dugu.
Zure bazkide estrategiko bihurtzen gara, irismena zabaltzen, konbertsioa hobetzen eta zure parte-hartzaileei esperientzia profesionala eskaintzen lagunduz.
Gu sarrerez arduratzen gara. Zu esperientzia ahaztezin bat sortzeaz arduratu.
Ekitaldi bat antolatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan info@musticket.com helbidearen bidez. Webaren funtzionamendua erakutsiko dizugu eta erregistroa formalizatuko dugu zure ekitaldiak sortu ahal izateko.
Antolatzailea
Ekitaldiaren antolatzailea edozein pertsona fisiko edo juridiko izan daiteke
Ekitaldia
Sarbide kontrola eta/edo sarrera salmenta behar duen edozein ekitaldi mota egokia da Musticketendako. Antzoki ikuskizunak, musika, jaialdiak, kontzertu aretoak, kirol jarduerak, ikastaroak, hitzaldiak, etab. hartzen ditugu.
Funtzionaltasunak
Teknologia enpresa bat gara eta neurrikako informatika garapena eskain dezakegu, kasu horretan info@musticket.com helbidearen bidez jarri beharko zinateke gurekin harremanetan. Hala ere, edozein ekitaldirako eskaintzen ditugun funtzionaltasunak hauek dira:
- Sarrera salmenterako kanal propioa enpresa irudi pertsonalizatuarekin kostu gabe sortzea
- Musticket-en TPVa edo zure TPV propioa, Stripe edo Paypal erabiltzea
- Gonbidapen mugagabeen sorkuntza kostu gabe
- Sarrera itzulketa kostu gabe
- Sarrera baliozkotzea eta sarbide kontrola gure APP propioarekin: Musticket Access Control (iOS eta Android)
- Ekitaldiaren ondoren 24 lan ordu bitartean likidazioa
- Ekitaldi berarentzat prezio desberdinak definitzea
- Ekitaldi berarentzat zona eta prezio desberdinak definitzea
- Argazkiak, bideoak eta slug pertsonalizatua sartzea
- Aukeratutako ordutegiari jarraituz tiketen salmentaren irekiera eta itxiera automatikoa
- Zure aforo eta sarrera salduen kontrola denbora errealean, zu eta nahi duzun edozeinarentzat, esteka pribatu baten bidez
- Sarrera salmenta zuzenean lotzen duen QR kode sorrera
- Erosleak excel formatuan esportatzea
- Meta Pixel-ekin integrazioa erabiltzaileen ekintzak erosketa prozesuan jarraitzeko
- Deskontu kodeen sorkuntza automatikoa
- Salmenta fisiko mugagabearen aukera, eta hauek doakoak dira
Zerbitzuaren kostua
Sinplea eta erraza egiten dugu! Zerbitzuaren kostua erabiliko den ordainketa pasabidearen arabera aldatzen den prezio finkoa da

Musticket-en TPVa erabiltzen bada, zerbitzuaren kostua 0,60€ da tiketen bakoitzeko (BEZ barne)
Antolatzailearen TPVa (edo beste ordainketa pasabide bat) erabiltzen bada, zerbitzuaren kostua 0,25€ da tiketen bakoitzeko (+ BEZ)